Entradas

Mostrando entradas de abril, 2019

Hausnarketa finala

TALDEKO HAUSNARKETA Lau hileko honetako moduluko lanaren gaia aniztasuna izanik, narratiba digitala sortu behar izan dugu. Lan honi esker gure aniztasuna ikusteko modua asko aldatu da, azken finean aniztasunari buruz genuen ikuspuntua oso mugatua zen eta denbora pasa ahala, kontzeptu eta informazio asko eskuratzen joan gara. Honi esker, gure lanari itxura eman diogu eta poliki poliki gai honen garrantzia barneratzen joan gara. Aniztasunaren gaia sakontzen joan garen heinean, eguneroko bizitzan jorratu beharko litzatekeen kontzeptua dela uste dugu. Irakasle izango garen moduan beharrezkoa ikusten dugu aniztasunari buruzko gerturaketa, hau da, anitza den pertsona edo egoeraren asimilazioa. Gure inguruan dagoen zerbait dela ohartu behar dugu, eta aniztasun hori errespetatu, onartu, indartu, normalizatu eta bultzatu behar dugu.  Amaitzeko, esan behar dugu aniztasunaren ideia askoz gehiago baloratzen dugula, bakarrak eta errepikaezinak egiten gaituen zerbait dela eta honi esker

Narrativa digital grupo MALUGALEMA

Imagen
La diversidad: Profundizando en ella. Idea inicial de la narrativa En este trabajo, hemos tenido un proceso largo y cambiante. Nuestra narrativa digital trata sobre la diversidad y como esta misma se oculta, creando personas automáticas, sin que sus diferencias sean aceptadas y respetadas. Al principio  de este proceso habíamos pensado que el mejor ejemplo, y el más llamativo para representar la diversidad, era poner como ejemplo la historia de una mujer de color, de cuerpo grande y homosexual. Teniendo en cuenta que la mujer hoy en día no está valorada como debería en algunas circunstancias, una mujer presentada con estos rasgos lo sería aún menos. Todo esto surge por la presión social a la que estamos sometidos, es decir, tratar de encajar en un modelo ideal creado por la sociedad que a la vez nos rechaza por ser diferentes, por los rasgos, la cultura, la orientación sexual, la posición socioeconómica, etc. Todo esto está establecido y asimilado en nuestro entorno

Buda explotó por vergüenza

Imagen
Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira: - Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz. - Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako. - Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik... Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hez

Naizen

Imagen
Hitzaldi hau Naizen elkarteko guraso batekin hasi zen. Bere alabaren istorioa kontatu zuen eta bera eta bere emaztearen bizipenak kontatu zituen. Baita bere iritzi pertsonala eman zuen transexualitatearen inguruan. Bere bizipenak eta egoeraren eboluzioa kontatu zigunean, oso modu naturalean egin zuela iruditzen zaigu, asko gustatu eta eskertu genuen. Hala ere, esandako eta azaldutako ideia batzuekin ez ginan ados aurkitu. Alde batetik, queer mugimenduari buruz emandako iritzia desegokia iruditu zitzaigun. Bere esanetan soilik emakumea edo gizona izan zaitezke, beste edozein izate alde batera utziz. Bestalde, rol binarioak oso markatuta zituela iruditu zitzaigun, adibidez, mozorroen aukeraketaren inguruan hitz egiterakoan, emakumearen rola printsezarekin eta mutilaren rola superheroiekin lotu zituen. Hitzaldiarekin jarraitzeko, Luar etorri zen, gure unibertsitateko ikasle bat. Luar bere istorioa kontatu zigun, bere prozesua, momentu kritikoak eta bizipen ezberdinak konta

Pausoka, inklusioaren bidean

Imagen
Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi buruz informazioa jasotzeko. Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen bizitza izango zenaren inguruan, baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren. Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen bizitza baldintzatu zuen. Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra egiteko ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari zela, izan ere, familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial garrantzitsuenetakoa. Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko. Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez direla asetzen, ezta ere berm

Memoria plaza

Memoria plazan jorratu genuen gaia oso ezaguna genuen, baina egia da sakonki ez genuela ezagutzen. Gutako batzuk, honekin lotuta, gertuko egoerak bizi izan dituzte eta beraz, ez zaie arrotza suertatu, hala ere, gai gogorra eta mingarria dela pentsatzen dugu. Beste batzuen erlazioa gai honi buruz, beste batzuen testigantzak eta  filmak izan dira, esate baterako, Lasa eta Zabala. Garai gorrak izan zirela pentsatzen dugu, horrez gain, gizartean, hau, ‘‘tabu’’ bat izan dela eta izaten jarraitzen duela sentitzen dugu. Gure ustez, gai hau aniztasunarekin lotura estua du, bakoitzak bere pentsatzeko modua duelako eta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak direlako, gainera, talde minoritario bat dela ikusi dugu. Atentzioa gehien deitu zigun alderdia eta oso baikorra iruditu zaiguna, protagonistek barkamenaren, amorruaren eta gorrotoaren aurrean izan zuten jarrera izan zen. Hauek, nahiz eta horrelako egoera hain gogorrak eta mingarriak bizi izan arren, beraien bihotzetan ez zutela e