Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como didaktika

Ipuinen hausnarketa

Imagen
Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira. Hiru egun horietan landutako ipuinen bitartez aniztasunari buruz genuen ikuspuntua zabaldu dela esango genuke. Honi esker aniztasun egoera ezberdinak lantzeko tresna oso baliagarria eskaini zaigu, azken finean Haur Hezkuntzako haurrentzat pentsatuak dauden ipuinetan ez genuelako uste horrelako gai garrantzitsurik jorratu ahalko zenik. Orokorrean, liburuei esker begirada zabala eta anitza eskuratu dugu, baina bazeuden hainbat liburu (transexualitatekoak) oso estereotipatuak iruditu zitzaizkigula, izan ere, rolak eta aurreiritziak oso markatuak zeuden. Adibidez, mutilak urdinez jantzita, futbolean jolasten eta neskak aldiz, arrosaz, panpinekin jolasten. Bestalde, HHko gela baten jorratu behar diren gaiak direla pentsatzen dugu, hori bai, gai horiei beste ikuspegi bat emanez, hau da, aurretik aipatutako estereotipo eta rolekin hautsiz. Gaiak zein liburu eta ipuin ezberdinen jorraketa eraginkorra da. Haur Hezkuntza...