Memoria plaza
Memoria plazan jorratu genuen gaia oso ezaguna genuen, baina egia da sakonki ez genuela ezagutzen. Gutako batzuk, honekin lotuta, gertuko egoerak bizi izan dituzte eta beraz, ez zaie arrotza suertatu, hala ere, gai gogorra eta mingarria dela pentsatzen dugu. Beste batzuen erlazioa gai honi buruz, beste batzuen testigantzak eta filmak izan dira, esate baterako, Lasa eta Zabala. Garai gorrak izan zirela pentsatzen dugu, horrez gain, gizartean, hau, ‘‘tabu’’ bat izan dela eta izaten jarraitzen duela sentitzen dugu. Gure ustez, gai hau aniztasunarekin lotura estua du, bakoitzak bere pentsatzeko modua duelako eta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak direlako, gainera, talde minoritario bat dela ikusi dugu. Atentzioa gehien deitu zigun alderdia eta oso baikorra iruditu zaiguna, protagonistek barkamenaren, amorruaren eta gorrotoaren aurrean izan zuten jarrera izan zen. Hauek, nahiz eta horrelako egoera hain gogorrak eta mingarriak bizi izan arren, beraien bihotzetan ez zutel...