Nola identifikatuko zenuke zure burua? Bideoen talde hausnarketa



1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA
1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldeko jarduera
Taldearen zkia / Taldearen izena: 8. taldea: MALUGALEMA
Parte hartutako kideak: Lucia González, Garoa Iguiñiz, Mayury Flores, Leire Galindo eta Marina Gutiérrez
Data: 2019/02/14



0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Banakako jarduera
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan.
Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak
erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?


Ni Garoa Igiñiz naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
Hasieran pertsona lotsatia naiz, baina jendearekin harreman estuagoa dudan heinean, geroz eta lotsa gutxiago
dudala sentitzen dut. Oso pertsona alaia eta sinpatika naiz, baina lehenengo aldietan "bordea" edo zorrotza
naizela esan beharra daukat. Konfiantzazko pertsona sentitzen naiz, edonor laguntzeko prest nagoelako
edozein momentutan, eta hau gertuko pertsona bada, askoz gehiago :)
Horretaz aparte, genio asko daukat eta oso gutxitan haserretzen naizen arren, haserretzen naizenean hoberena
nire ondotik aldentzea dela uste dut.
Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza
amankomunak.
DESBERDINTSAUNAK
AMANKOMUNAK

  • Izaera positibo (2) eta negatibo (2).
  • Sentiberak (2).
  • Izaera indartsua, baina maila ezberdinetan.
  • Ausarta bai (3) ez (1).






  • Erlazio hasieran lotsatiak gara.
  • Behatzaileak gara (pertsonen hitz egiteko
  • moduan, jarreran, arropan..).
  • Adierazgarriak gara: gure keinuan bitartez
  • pentsatzen duguna edo sentitzen duguna
  • antzeman daiteke.
  • Konfiantzazkoak: gureak zaintzen ditugu.
  • Izaera indartsua.
  • Zintzoak.
  • Bakartiak.


1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Daukagun eta gustatzen zaigun arroparekin, sexua eta generoa kontuan hartu gabe.


1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Klasean bi mutil daude eta beste guztiak neskak gara.


1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Izatez ez, baina gizarteak modu inkontziente batean horrela bideratu ditu. Adibidez, zaintzarekin zer ikusia
duten graduak emakumeari egokitu zaizkio (erizaintza, hezkuntza, etab.). Aldiz, mutilei sorkuntza eta
eraikuntzaren lotutakoak (ingeniaritza, arkitektura, informatika, etab.).


1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Bai, desberdintasun handiak daude. Lan postu gorenak normalean gizonezkoei egokitzen zaizkie (gerente,
nagusi, etab.). Emakumezkoak aldiz idazkariak izaten dira. Bestalde, soldatetan desberdintasuna izugarria
izaten da, postu berean sexu desberdina duten bi pertsonen artean gizonezkoak soldata altuagoa dauka.
Gainera, alde batetik, emakumea izategatik lanpostu bat lortzeko oztopoak jartzen dituzte amatasunari buruz
galdezka, eta beste aldetik, lanean bagaude eta haurdun geratuz gero, lanpostu hori galtzeko aukera handia
daukagu.


1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Gure ustez, garai batean orain baino desberdintasun gehiago zeuden. Hala ere, gaur egun desberdintasun
batzuk oraindik ikusten dira etxeko lanak egiterako orduan, adibidez. Horretaz gain, gauean etxetik ateratzeko
orduan, emakumea izateagatik gurasoek “beldurra” sentitzen dute, eta gure nebekin “beldur” hori ez da hain
handia edo nabaria.


1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?

Superhombre
Glamour
Forma
Izenak asko esaten du: supergizona.
Urdina = gizonen kolorea. Letren kasuan,
oso “gogorrak” edo
serioak dira.




Emakumea modarekin, arrosarekin, edertasunarekin,
irudi perfektuarekin lotzen da.
Edukiak
Ensaladak alde batera utzi,
“matxomen” izan behar zarelako,
eta udarako abdominalak edukitzeko.
Gizona = indartsua.



Kanpotik, hau da, fisikoki argala egon behar zara.
Horretarako, zirugiaren bat behar baduzu, aurrera!  
Txuriz jantzita = egokiak, onak, zintzoak… Horretaz gain,
emakumeok beti gizonetaz eta gure bikoteetaz
hitz egiten dugu.


1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
Emakumeak beti soineko edo gonarekin doaz, hankak erakutsiz, horrela sexy egoteko.
Gizonak aldiz, beti trajea daramate, gorputzeko azal guztia estaliz.
Urte zahar gaua
Emakumeek soineko estuak, trasparenteak, luzeak… eramaten dituzte, “zapeandon”
bezala, sexy eta guapak sentiarazteko. Gizonen kasuan, trajea eramaten dute denek.



1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Noski. Neska argala, titi eta ipurdi handiarekin, makillatua, ongi jantzita… Bularreko minbizia izan duen
emakume batek, adibidez, bular bat galdu badu, ez da gizartean ongi onartua egongo, estereotipoak gure
gainetik daudelako.


1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini eredua.
Kultura desberdinetan, estereotipoak desberdinak dira, eta garaiak aldatzen doazen heinean, estereotipoak
ere aldatzen doaz. Japonian esaterako, begi handiak edukitzea, aurpegi zuria izatea, sudurra fina edukitzea…
dira.
Orain dela zenbait urte, emakume perfektuaren irudia Marilyn Monroerena zen. Emakume hau ez zegoen gaur
egungo modeloak bezala, izan ere, kilo gehiago zituen eta ez zen hori mespretxatzen. XXI. mendean argala
egoteari ematen zaio garrantzia, betidanik emakume perfektuaren irudia hori dela esan digutelako. Irudi
perfektu horretatik ateratzen bazara, gizarteak modu batean edo bestean epaituko zaitu.


1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Denok daukagu “mikromatxismoaren” berri, baina gehienetan inkontzienteki egiten da. Gure eguneroko
bizitzan gertatzen dira, eta taldekide guztiei horrelako egoerak gertatzen zaizkigu edo ikusi ditugu. Noski
gizartean garrantzia kentzen zaiola, brometan daudela uste dutelako, eta egia esan, nazkagarria da.


2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
  • Ezberdinak izateagatik disrkiminatuak izan dira, beraz, hori ez gertatzeko esku hatu.
  • Horrelako egoerak jasaten ari den norbait ezagutuz gero esku hartze egokia.
  • Bakoitzaren egoera ezagutu, errespetatu eta kontuan hartu.
2.2.  FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
Enpatia
2
Hitz mingarriak
3
Bazterkeria
4
Ezinegona
5
Bakartasuna
6
Mobbing


2.4.. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
  • fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
  • ahozkoak
  • sozialak
  • janzkera edo izakera


b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo
beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Protagonista gaizki sentituko da, hau da, psikologikoki eta fisikoki minduta. Bakartuta, egoerari aurre egin ezinik
eta galduta.
Denok ikusi edo bizi izan ditugu horrelako egoerak. Adibidez, fisikoak, ahozkoak, zuzenekoak, zeharkakoak,
janzkera edo izakerari dagozkion egoerak.


d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola
sentitzen dira?
Talde handian zeuden pertsonak, modu honetan babestuta eta seguru sentitzen direlako. Izan ere, taldekideek
eraginda egiten zuten.
Hala ere, pertsona helduagoak eta fisikoki indartsuagoak ziren jazarpen horiek eragiten zituztenak.
Horren eraginez boteretsu, indartsu eta besteen gainetik sentitzen dira.


e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Bi kasuetan ikusi ahal izan dugu bullying egoeratan bi ikusle ezberdin egoera hori jasaten ari zenari gerturatu
direla eta laguntza eskaini diela zeharkako modu batean (hilearen kolorea aldatu eta neskarekin mahaian eseri
eta hitz egin). Hauei egoera jasanezina iruditu zaie eta beraien ikuspuntua adierazi dute modu horretan. Gure
ustez enpatia eta amorrua sentitu dute egoeraren aurrean.

Beste kasu guztietan ikusleak modu pasibo batean aurkitzen dira. Beldurra diote horrelako egoera bat
bizitzeari. Hau da, presio sozialaren eraginagatik. Axolagabe eta presionatuta sentitzen direla pentsatzen
dugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA