Buda explotó por vergüenza

Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik
garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira:
- Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen
tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz.
- Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta
daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar
izan dugulako.
- Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera
ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik...

Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen
influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako.
Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar
bereziak dituzten haurrei haien hezkuntza guztiz bermatzeko. Ikasle bakoitza herrialde, familia,
egoera… desberdin batetik dator eta irakasleak honi aurre egin behar dio. Oraindik gauza asko
daude hobetzeko eta irakaslearen papera oso garrantzitsua da gaur egungo munduan. Pelikula
honetan ikusi dezakegu oraindik jasan behar duten egoera gogorra, hau da, gatazkak eta sexuen
arteko desberdintasunak. Esaterako, pelikula honen protagonista, Baktay, 6 urteko neska bat da
eta eskolara joateko grina dauka, baina bere ingurua ez da batere segurua, gizarte bortitz batean
bizi delako. Beraz, honen bitartez ikusi dezakegu zein oztopo dauden zoritxarrez, egoera latz
horretan bizi diren haurren ikasteko eskubidea bermatzeko. Gure inguruan zerbait arrunta eta
guztiz onartzen zaigun eskubidea dela, eta beste leku batzuetan, berriz, ikasteko gogoa
daukatenek ez dute zorte berdina.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA