Buda explotó por vergüenza
Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira: - Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz. - Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako. - Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik... Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hez...