Memoria plaza

Memoria plazan jorratu genuen gaia oso ezaguna genuen, baina egia da sakonki ez genuela
ezagutzen. Gutako batzuk, honekin lotuta, gertuko egoerak bizi izan dituzte eta beraz, ez zaie
arrotza suertatu, hala ere, gai gogorra eta mingarria dela pentsatzen dugu. Beste batzuen
erlazioa gai honi buruz, beste batzuen testigantzak eta  filmak izan dira, esate baterako, Lasa
eta Zabala. Garai gorrak izan zirela pentsatzen dugu, horrez gain, gizartean, hau, ‘‘tabu’’ bat
izan dela eta izaten jarraitzen duela sentitzen dugu.


Gure ustez, gai hau aniztasunarekin lotura estua du, bakoitzak bere pentsatzeko modua duelako
eta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak direlako, gainera, talde minoritario bat dela ikusi dugu.
Atentzioa gehien deitu zigun alderdia eta oso baikorra iruditu zaiguna, protagonistek
barkamenaren, amorruaren eta gorrotoaren aurrean izan zuten jarrera izan zen. Hauek, nahiz
eta horrelako egoera hain gogorrak eta mingarriak bizi izan arren, beraien bihotzetan ez zutela
ez gorrotorik ez eta amorrurik ere. Aitortu zuten ahaztu ez dutela inoiz ahaztuko, baina beste
guztia alde batera utzi behar izan zutela, mina besterik ez zietela sortzen eta.

Arestian aipatu dugun bezala, gure lagunekin edota gure familiekin gaiari buruz hitz egin izan
dugu, baina ez sakonki. Gai hau, gure ustez, ‘‘tabu’’ bat izan denez, eta oraindik hala denez,
honi buruz hitz egiteko beldurra dagoela ikusten dugu. Iruditzen zaigu gai hau isilduta egon
dela, dagoela eta seguruena, egongo dela, baina aitortu beharra daukagu, guri honi buruz
informazio gehiago jasotzea eta gure historia ezagutzea gustatuko litzaigukeela. Gehitu
nahiko genuke, ikusten dugunaren arabera, pasatakoarengatik, oraindik, ondorioak daudela
gizartean eta baita pertsona bakoitzaren pentsamenduan, hau da, aurreiritziak, begirada
desafiatzaileak, errefuxa eta abar.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA