Aniztasuna lantzen
Peiorekin edukitako lehenengo klasea izanik, aniztasunaren inguruan hitz egin dugu; zer da guretzat aniztasuna, hiru hitzetan nola azalduko genuke guretzat aniztasuna dena...
Taldean 3 hitz baino gehiago atera zaizkigu, aberastasuna/ikaskuntza, errespetua/tolerantzia, enpatia/onarpena, inklusioa, balioak, kulturartekotasuna, indibidualtasuna eta askatasuna, besteak beste.
Hitz guzti hauek aniztasunarekin loturik dauden arren, ba al dago hitz bakar batean aniztasuna esatea? Nire ustez oso zaila da, baina denok argi daukagu azken finean anitza itea desberdina izatea dela, beraz, aniztasuna = desberdintasuna? Ez nago guztiz ziur, egia esan.
Gelan denbora askoz egon gara honi buruz hitz egiten, zenbait egoeraz egon gara hizketan, hau anitza al da? zergatik?... Oso argi daukat XXI. mendean mundu guztiak esaten duela aniztasunaren alde jokatu behar dugula, denak garela berdinak... baina gero errealitatea ikusten dugunean, hitz "polit" horiek esan dituztenen %50 baino gehiagok ez dute praktikan jartzen. Aniztasuna gozada bat da. Kultura desberdinak, pertsona desberdinak, arraza desberdinak... azken finean denon artean osatzen dugu gure mundua!
Laburbilduz, garen bezalakoak onartu eta maitatu behar gara, eta desberdina izateagatik ez dugu gure arteko liskarrik sortu behar, anitza izatea sortzen bait gaitu gu.

Comentarios
Publicar un comentario