Ipuinen hausnarketa

Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira.


Hiru egun horietan landutako ipuinen bitartez aniztasunari buruz genuen ikuspuntua zabaldu dela
esango genuke. Honi esker aniztasun egoera ezberdinak lantzeko tresna oso baliagarria eskaini
zaigu, azken finean Haur Hezkuntzako haurrentzat pentsatuak dauden ipuinetan ez genuelako uste
horrelako gai garrantzitsurik jorratu ahalko zenik.
Orokorrean, liburuei esker begirada zabala eta anitza eskuratu dugu, baina bazeuden hainbat
liburu (transexualitatekoak) oso estereotipatuak iruditu zitzaizkigula, izan ere, rolak eta
aurreiritziak oso markatuak zeuden. Adibidez, mutilak urdinez jantzita, futbolean jolasten eta
neskak aldiz, arrosaz, panpinekin jolasten. Bestalde, HHko gela baten jorratu behar diren gaiak
direla pentsatzen dugu, hori bai, gai horiei beste ikuspegi bat emanez, hau da, aurretik aipatutako
estereotipo eta rolekin hautsiz.


Gaiak zein liburu eta ipuin ezberdinen jorraketa eraginkorra da. Haur Hezkuntzan ipuin
kontaketek izugarrizko garrantzia eta eragina dute, beraz, hortaz baliatuta gai ezberdinak
lantzeko eta sakontzeko aukera aparta eskaintzen du. Modu honetara, haurrek egoera horiek
naturaltasunez hartuko edo biziko dituzte, hauen bizitzan aurkitzen edo aurkituko diren
egoerak izan daitezkeelako, hain zuzen. Adibidez, gelakide bat inmigrantea denean, transexualitate kasuren bat ematen denean eta abar.

Gure ustez, jorratutako gaiez gain, beste hainbat gai jorratzea ezinbestekoa da. Esate baterako,
familia eredu ezberdinak (monoparentala, bi ama, bi aita, bi gurasoak falta direnean…),
bullying egoerak, zailtasunak dituzten pertsonen egoerak, orientazio sexuala eta abar.



Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA