Naizen

Hitzaldi hau Naizen elkarteko guraso batekin hasi zen. Bere alabaren istorioa kontatu zuen eta bera eta
bere emaztearen bizipenak kontatu zituen. Baita bere iritzi pertsonala eman zuen transexualitatearen
inguruan.


Bere bizipenak eta egoeraren eboluzioa kontatu zigunean, oso modu naturalean egin zuela iruditzen
zaigu, asko gustatu eta eskertu genuen. Hala ere, esandako eta azaldutako ideia batzuekin ez ginan ados
aurkitu. Alde batetik, queer mugimenduari buruz emandako iritzia desegokia iruditu zitzaigun. Bere
esanetan soilik emakumea edo gizona izan zaitezke, beste edozein izate alde batera utziz. Bestalde, rol
binarioak oso markatuta zituela iruditu zitzaigun, adibidez, mozorroen aukeraketaren inguruan hitz
egiterakoan, emakumearen rola printsezarekin eta mutilaren rola superheroiekin lotu zituen.

Hitzaldiarekin jarraitzeko, Luar etorri zen, gure unibertsitateko ikasle bat. Luar bere istorioa kontatu
zigun, bere prozesua, momentu kritikoak eta bizipen ezberdinak kontatuz. Asko unkitu gintuen egoera
horrek, batez ere guregana hurbiltzeko eta bere istorioa gure eskuetan uzteko moduagatik. Lotsi,
beldurrik eta erreparorik gabe kontatu zuen bere bizipena, momentu txarrak eta onak aipatuz. Asko
emozionatu eta pentsarazi zigun guzti horrek. Esker hitzak besterik ez ditugu Luarrentzako, saio bakar
batean hainbeste emateagatik, transmititzeagatik eta sentiarazteagatik, bera bezalako pertsonek
mugitzen dute mundua.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA