Pausoka, inklusioaren bidean

Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta
bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi
buruz informazioa jasotzeko. Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen
bizitza izango zenaren inguruan, baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren.
Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen
bizitza baldintzatu zuen.


Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra
egiteko ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari
zela, izan ere, familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial
garrantzitsuenetakoa.


Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko.
Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez
direla asetzen, ezta ere bermatzen.
Hezkuntza sistemak, egoera hauek hobeto kudeatu beharko lituzke, behar eta eskubide horiei
modu egoki batean erantzun ahal izateko eta haurren kalitatezko hezkuntzarako eskubidea
bermatzeko.


Deigarria egin zitzaigun guraso bileran, Aimar aurkezteko orduan, irakaslea haurra nola
aurkeztuko zuen galdetu ziola eta Maitederrek esan zion ea berak zer esango lukeen
Aimarrengatik eta orduan tutoreak esan zuen honek ikaskideak goizero poztu egiten dituela,
Aimarrek musika gustuko duela, eta abar. Konturatu ginen zeinen garrantzitsua den ikusten ez
dena azaleratzea, gauza onak eta baikorrak azpimarratzea eta, azken finean, pertsona bere
osotasunean kontuan hartzea eta errespetatzea.

Laburbilduz, garrantzitsua da haurrak onartzen ditugun bezala, familiak ere onartzea gure
eskolan. Elkarlana ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko eta haur zein familien eskubideak
bermatzeko. Eskola gizartea eraldatzeko eta hobetzeko erreminta bat izan behar du, baina ez
bakarra. Eskola inklusibo batetik hasita eta hau oinarri hartuta, beste guztia ondo egiteko
aukera izango dugu.


Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA