AZKEN POSTA
Hasiera iritsi bezain pronto, amaierara heldu gara... nork pentsatuko luke hain denbora gutxian hainbeste ikasiko genuenik? Hilabete pare batean aniztasunari buruzko hainbeste jakintza izango genuenik? Nik ez behintzat. Momentu onak, hobeak, okerrakoak, nerbioak, haserreak... eduki ditugu, normala den bezala eta guzti hauetatik positiboa eta negatiboa den zerbait ateratzeko gai izan gara. Goazen ikasitakoari buruz pixkatxo bat hitz egitera! Zer da aniztasuna? Horrela hasi genuen urtarrileko lehenengo eguna. "Moduloko lan hau aniztasunari buruzkoa izango da..." esaten ziguten, eta guk gure artean zera esaetn genuen: Zer da aniztasuna? ba, denok dakiguna, ez? desberdinak diren pertsonak dira anitzak. Aniztasuna pertsonak zirela uste genuen, baina a ze inozoak gu!! Artea, esposaketak, txarlak, tailerrak... izan ditugu edo denek aniztasunari buruz hitz egiten zuten. Beraz, aniztasuna pertsonak bakarrik ez zirela ikusi genuen. Aniztasuna mundu osotik zehar dagoen kontzeptu