AZKEN POSTA
Hasiera iritsi bezain pronto, amaierara heldu gara... nork pentsatuko luke hain denbora gutxian hainbeste ikasiko genuenik? Hilabete pare batean aniztasunari buruzko hainbeste jakintza izango genuenik? Nik ez behintzat. Momentu onak, hobeak, okerrakoak, nerbioak, haserreak... eduki ditugu, normala den bezala eta guzti hauetatik positiboa eta negatiboa den zerbait ateratzeko gai izan gara. Goazen ikasitakoari buruz pixkatxo bat hitz egitera!
Zer da aniztasuna? Horrela hasi genuen urtarrileko lehenengo eguna. "Moduloko lan hau aniztasunari buruzkoa izango da..." esaten ziguten, eta guk gure artean zera esaetn genuen: Zer da aniztasuna? ba, denok dakiguna, ez? desberdinak diren pertsonak dira anitzak. Aniztasuna pertsonak zirela uste genuen, baina a ze inozoak gu!!
Artea, esposaketak, txarlak, tailerrak... izan ditugu edo denek aniztasunari buruz hitz egiten zuten. Beraz, aniztasuna pertsonak bakarrik ez zirela ikusi genuen. Aniztasuna mundu osotik zehar dagoen kontzeptua da, toki guztietan dagoena eta egunerokotasunean pentsatzen genuena baino askoz ere gertuago genuela ikusi genuen. Gu gara anitzak, gu gara aniztasuna!
Horretarako asko balio izan diguten hainbeste txarla eta gero, gure lan modularra sortzeko gai ikusi ginen. Gaia, nola egingo genuen, zein material erabiliko genituen... adostu genuenean, lanean hasi ginen. Gure arteko aniztasuna izugarria zela konturatu ginen momentu horretan. Taldean bost pertsona geunden. Bost neska. Baina hain ginen desberdinak... bata Euskal Herriko punta batetakoa, bestea bestekoa; bata altua, bestea aldiz baxua.
Aniztasunari buruz hitz egiterakoan kurtso hontan zehar landutako ikasgaiak etortzen zaizkit burura. Lehenengo Izarorekin landutako didaktikan irakurri genituen aniztasunari buruzko ipuinak. Hain baliagarriak izan zaizkit... inoin ez nuen usteko hain horri gutxiko ipuin batek hainbesterako balioko zuenik! Ondoren, Peiorekin izandako txarla guztiak, gizartea gora eta kultura behera. Estirekin izandako artikuluen lanketak izugarriak izan dira. Denok dakigu Estirekin hitz egitea izugarrizko plazera dela, hitz egiten hasten denean berari entzuteko gogoa besterik ez duzu. Nahiarekin aldiz, aniztasuna ez dugu hainbeste landu, baina eskola batean egon daitezkeen desberdintasun guztiak landu ditugu, esta hau ere oso beharrezkoa da. Bukatzeko, Nesirekin egindakoa izugarria izan da. Inoiz ez nuen pentsatuko irakasle batek horrelako gertutasuna transmitituko nindukeenik. Esker hitzak besterik ez ditut!
Nire gelakideei ere eskerrak eman nahi dizkiet hilabete hauetan nire irakasle izateko bidaian egoteagatik. Udane, Bingen, Antin, Izaro, Edurne, Nerea, Irati eta Yara.... hitzak soberan daude, eskerrik asko!
Laister ikusiko dugu elkar, hurrengora arte!!!
Garoa :))
Comentarios
Publicar un comentario