Tabakalerako tailerrak


Tabakalerako tailerrari esker, aniztasuna ulertzeko eta interpretatzeko modu asko daudela eta denak errespetagarriak direla konturatu gara. Tailer honekin konturatu ginen artean aniztasuna ikusi daitekela, adibidez. Aniztasunaren kontzeptua bere baitan ez dugu aldatu, baina bai gizartean isladatzeko modua, esate baterako, zeintzuk konsideratzen ditugun inmigrante eta zeintzuk ez, jatorri bera izanik (maila ekonomikoaren araberako bereizketa). 

Dudarik gabe L’ Intruseko bi artelanek eragin digute gehien. Lehenengo hormigoizko edo harrizko eskulturak. Hasieran ikusi genuenean ez genion garrantzi handirik eman, ez genuen ulertzen benetan zein zen bere esanahia edo honen helburua. Hausnartzeko denbora eman zigutenean, orduan konturatu ginen zein zen eskultura honek zuen esanahia: berdin dute gure arteko ezberdintasunak denok garelako pertsonak.

                                                                                                      
Bigarrena aldiz, 6 argazkien segida izan zen. Hor ikusi ahal izan genuen emakumeok jasaten dugun egoera. Egunero munduko edozein tokitan ematen diren emakumeenganako indarkeriak, hain zuzen ere. Asko inpaktatu gintuen hain argazki beltzak izatea, hoietan emakume hilak egotea eta hauek erdi biluzik eta toki isolatuetan egotea.

Izan ditugun sentimenduak amorrua, enpatia, inpotentzia, tristura… izan dira. Dudarik gabe gure egunerokotasunean ditugun injustiziekin lotzen ditugu, errefuxiatuak eguneroko ikusten ditugu telebistan, eta  haienganako enpatia sentitzen dugun arren inork ez du haiengatik ezer egiten. Bestalde, gaurko datan, 2019ko urtarrilaren 31an, dagoeneko emakumeen hamaika hilketa eman dira.

Tabakaleran ikusitakoa eta gero, begiak ireki ditugula konturatu gara, errealitatea guztiz ikusi dugula uste dugu, edo gutxienez, zein den konturatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu Anari, tokatu zitzaigun hezitzaileari. Berari esker, artelanen benetazko esanahia zein den jakin dugu. Gure hausnarketak errespetatzeaz gain, artelanen inguruan duen jakintza elkarbanatu du gurekin gure hausnarketak edo interpretazioak aberastuz.

Interpretazio ahalmena zein desberdina den pertsona batengatik bestera ikasi dugu. Horretaz gain, ariketa txiki bat egin genuen eta hor konturatu ginen denak noizbait arrotzak sentitu garela egoera berdinetan; beraz, gure artean oso derberdinak garen arren, deserosoak diren egoera desberdinen aurrean denok garela berdinak.


Pertsonalki, gure egunerokotasunean pil-pilean dauden kasuetaz konturatzeko balio izan dit tailer honek. Banekien errefuxiatuen egoera zaila zela, banekien emakumeok egunero bizi behar ditugun egoerak nazkagarriak direla... baina ez nintzen %100ean konsziente. Tailer honi esker asko ikasi dut eta asko eskertzen dut unibertsitateak aukera hau eman izana! Eskerrak ere Anari, gure hezitzaileari, eman nahi dizkiot, guregatik egin zuen lana izugarria izan baitzen!




Comentarios

Entradas populares de este blog

KAIXO!!

Geolocalización y realidad aumentada - sexta sesión

AZKEN POSTA